
Milaka urteko haritzen ibilbidea
Ez duzu aitzakiarik ibilbide hori ez ezagutzeko; izan ere, ordubeteko iraupena du, eta paseo baten zailtasuna baino ez du, desnibel txikiarekin eta 5 kilometroko distantzia baino ez.
Etxarritik abiatuta, zur eta lur utziko zaitu ibilbide honek: milaka urteko enbor zabaleko basoak, basoaren berdea eta oroitzapen gisa eraman ditzakezun argazki zoragarriak.
Ibilbideak baso hori (Nafarroan hobekien kontserbatzen den basoetako bat) zeharkatzen du eta horrek meritu handia du; izan ere, Nafarroaren ezaugarria, zerbait izanen bada, balio natural aitortua duen paisaia-aberastasuna da.
Txango honetan ezingo zara galdu, behar bezala seinaleztatuta baitago. Adin guztietarako gomendagarria da: haurrak dituzten familientzat, senior taldeentzat eta abar.
Hasi zure ihesaldiak eta txangoak planifikatzen Aritzalkorekin eta gozatu ingurune paregabeaz. Argibide gehiago www.aritzalko.com webgunean eta +34 948 46 00 51 telefonora deituta.