Urederra ibaiaren iturburua
Autoz 30 bat minutura, Urbasa-Andia Natura Parkean, mendilerroko lekurik ederrenetako bat dago.
Leku hori berezia da ur-jauziengatik eta turkesa koloreko putzuengatik, baita maitemintzen duen baso eder bat zeharkatzen duen ibilbideagatik ere. Ez da harritzekoa euskarazko izena: “Ur ederra”.
Trazadura erraza eta ondo seinaleztatua bada ere, ura eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen dugu. Ezin duzu galdu. Trazadura zirkularrekoa eta erraza da, adin guztietarako egokia, baita haurrentzat ere.
Txangoa garaiz planifikatzea gomendatzen dizugu; izan ere, aparkalekuan lekua erreserbatu behar da (lekua babesteko eta edukiera kontrolatzeko neurriak).
Hasi Aritzalkon eginen duzun egonaldia planifikatzen, eta txango hori eta inguruan egin ditzakezun beste asko gomendatuko dizkizugu. Jarri harremanetan www.aritzalko.com webgunean edo +34 948 46 00 51 telefonora deituta.