INGURUNEA

Natura sinestezina Aritzalkotik oso gertu
Familia-Ingurune

Paregabea

Nafarroako ingurune paregabea eta Aralar eta Urbasa-Andia mendilerroak bisitatuz familian deskonektatu nahi baduzu, Aritzalko xede ezin hobea da. Hotela familien erosotasunerako pentsatuta dago, eta ingurunea atsegina da bisitatzen gaituztenekin. Animaliak, natura, herriak, gastronomia... Xede ezin hobea.

Gure lorategia

Aritzalko jatetxea duen hotela baino askoz gehiago da. Lekuak hainbat espazio ditu natura bete-betean patxadaz eta lasaitasunez gozatzeko pentsatuta. Gure lorategian zerbait hartzera eseri eta pintxo-zerbitzuaz gozatu ahal izanen duzu; hori guztia Aralar inguruko aire garbiarekin. Gainera, gure atzeko patioan nahi bezala dabiltzan hainbat animalia zaintzen ditugu: ahuntzak, txakurrak, ahateak… Ezin hobea haurrak dituzten familientzat.

Hotelaren inguruko ingurunea

Aritzalko Etxarri-Aranatz herrian dago. Bisita dezakezun herri polita da. Bertako ekitaldiak, kirolak eta etxe artean kalez kale ibiltzearen edertasunaz goza dezakezu. Jendea atsegina da, beraz, gure lurraldeko zerbaiti buruz jakin-mina baduzu, ez zalantzarik izan, hitz egizu herritarrekin. Urtean zehar badira galdu behar ez dituzun hainbat ekitaldi eta jai; bereziki, Inauteriak, Kintoak edo perretxiko eta landareen erakusketa.

Aralar mendiak

Naturaz, basoez, mendiaz eta espazio irekiez gozatzea gustuko duten pertsonentzako xarmarik handietako bat da. Bertako basoek, pagadiek, baso-landaketek eta belardiek osatzen dute, batez ere. Horrez gain, lurpeko ur-korronteak dituzten eraketa karstikoak ditu, eta horrek askotariko paisaia eta landare-balio handiko paisaia ematen dio; horregatik da, hain zuzen ere, natura-parkea.

EGIZU ERRESERBA PREZIORIK ONENEAN

EGIZU ERRESERBA PREZIORIK ONENEAN

GALTZERIK EZ DUZUN ESPERIENTZIA

Gozatu lurralde honetako ohiko basoen eta belardien edertasun bereziaz inguratutako toki batez. Gastronomia, jendearen adeitasuna eta atseden hartzeko eta familian gozatzeko leku ezin hobea.